XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXIBIA. TXIPIRON (Logilo sp. sp.) Txibia izena ezberdin diren zenbait zefalopodoei ematen zaie, horien artean bi nabarmentzen direlarik, bai bere harrapaketak bai flota artesauan daukaten tradizioagatik.

Alde batetik Loligo forbesi edo Allothentis subulata txipiroia alegia, 25 cm.tara iristen ez dena eta harrapatutako unean zuri hauskara dena.

Bestalde, txibia arrunta dago Loligo vulgaris, kolore gorriskakoa eta gehienez 50 cm.ko luzera duena, portu batzutan begihandia deitzen diote handia, heldua denean.

Bai batak, bai besteak, udaero badietako hondarra aukeratzen dute erruteko, garai hori delarik harrapatzeko egokiena.

Oso animalia jatunak izanik beren garroetatik gertu jartzen zaien edozein harrapakin abiada handiz erasotzen dute, berarenganantz bi garro diferentziatu jaurtikiaz, luzeagoak eta bentosaz estalitako plaka batzuz amaitutakoak, eta normalki garro normalen tartean bildurik aurkitzen direnak.

Untzi artesauetatik korainaz harrapatzen da, eta Ondarroa eta Pasaiako flotek arrasteran.

Aipa dezagun bizkaitar portuko flotak, 1982.ean 280 tona inguru txibia atera zuela eta Pasaiako arrastontzietan, berriz, abiadura handiz ari direla erortzen beren harrapaketa-kopuruak, 1976.eko 400 tn.tatik 1980.eko 189 tn.tara pasa zirelarik.

IJITO-SARDINA. LATXA (Sprattus sprattus. L.) Sardintzarra bezala ur hotzak atsegin zaizkio eta mendebaldeko Kantaurian harrapatzen da, galiziar kosta aurrean.

Sarritan sardinaren laguntzaile da bere desplazamendutan.

Ez da freskoan kontsumitzen baizik eta irin-fabriketarako erabiltzen da.

1982.ean espainol estatuko harrapaketak guztira ez ziren 1.000 tonatik gorakoak izan.